Artzain beltcharen neurthitzak. Alegiak. (V. Khuia eta hezkurra)
Zalduby
1
Haitz baten itzalean
ontsa jan edana,
Perttoli jakintsuna
zagoen etzana:
«Haitzean hezkurr'eta
«khuia nun emana!»
Ez zitzaioen ongi
Jainkoaren lana.
2
«Ni izan bahintz Jainko
«zion bere baithan,
«Khuiak beharko zuen
«haitz adar hoietan;
«Hezkur pikorrak aldiz
«lurrean herrestan.
«Ai! zer asmua hori
«gogoratu zaitan!»
3
Perttoli jaun abila
hortan lokhartu zen.
Kopetara hor zaio
hezkur bat erortzen.
«Atch! dio, zerk nau hola
«ni atzarrarazten?...
«Khuia balitz erori,
«aise hua nintzen.»
4
Jainkoak egin gauzak
chuchen dire denak,
Handienak bezala
berdin ttikienak.
Mundu huntan Jainkorik
nahi ez dutenak,
Ororen makhurtzeko
hek dire lehenak.
|