Artzain beltcharen neurthitzak. Alegiak (IV. Acheria eta akherra)
Zalduby
1
Akher zahar bat eta
acheria behin,
Elgar lagun harturik
bidaia zoazin.
Beroz eta egarriz
biek elgarrekin
Zupu baten zolarat
zuten jauzi egin.
2
Zupuko ur hortarik
aski edan eta,
Ateratzeko dute
chutegi pareta.
Han preso egotea
ez dela josteta...
Acheriak dabilka
asko gogoeta.
3
Acheriak erraten
dio akherrari
«Beha zak, to, gogota
«zertaz naukan ari.
«Bizkarrez bai adarrez
«zer zurubia hi!
«Paret horri chut chuta
«hortchet phara hadi.»
4
Akherrak lorietan:
baietz bai gogotik,
Paretari bi besoz
ematen da chutik.
Laster da acheria
ilkitzen zuputik.
Akher gaizoa orai
zer eginen duk hik?
5
Kampotik acheriak
«Egik hik orobat,
«Betzenaz ehintzen, to,
«sartu behar horrat.
«Nik hemendik hiretzat
«deusik ez ziroat...
«Aintzinetik zertako
«ez beha gerorat?
6
Zembat bi zangotako
acheri holako!
Guri esker baitire
jarriak gorachko!
Arren gutan zembatek
errekan beharko,
Ez ba'gaituzte heiek
handik aterako!
|