Artzain beltcharen neurthitzak. Alegiak (II. Belea eta acheria. III. Asto bat errelekiekin)
Zalduby
1
Bele beltchak haragi
puska bat mokoan
Jan gogoa zadukan,
haitz baten kaskoan.
Acheria ihizin
han gaindi baitzoan,
Usainka eta beha
trikatzen zaio han.
2
«Egan on, Musde Bele,
«zer jaun ederra zu!
«Zure lumen dirdiraz
«Lilluratzen nauzu.
«Kantari eder baten
«fama ere duzu.
«Nahi zintuzket entzun;
«eia, kanta zazu».
3
Belea lorietan
hasten da kantatzen,
Duelarik zehe bat
mokoa zabaltzen.
Bere zitzia zaio
lurrerat erortzen.
Acheria hain chuchen
altchatzeko han zen.
4
Acheriak: «Milesker,
«dio beleari.
«Ez gaitela, to, fida
«lausengariari,
«Ez eta ere gure
«eder usteari.
«Jaki hau daiat hartzen
«hitz on horresari»,
1
Asto bat kargatua
erreleki sainduz,
Triki triki bazoan
pampalina soinuz.
Jendea, erreleki
horri inguruz,
zeińuz paratzen zen
ukhurturik buruz.
2
Ohore hoi astoak
beretzat zadukan:
Ez zuen egundaino
holakorik ukhan.
Jendeen agur hoiek
ikhustearikan,
Irrintzinaz hasten da,
lorian, jauzikan.
3
Norbeit, ohartuz horren
atrebentziari,
Oihuz hasi zitzaion
«Ai! zer astoa hi
«Ez gaituk, ez, agurka
«hiri buruz ari;
«Bainan ik bizkarrean
«deramakanari».
4
Zembat den bazterretan
asto horren pare!
Zeren diren aberats
baitute ohore!...
Aberatsak, hartzekotz
ohorea ere,
Behar luke diruaz
bertzerikan ere.
|