Artzain beltcharen neurthitzak. Aintzin hitzak
Zalduby
1
Elhe onak hitz murritzez
Ez du gozo hambatik;
Egia bil laite hotzez,
Deus ez balu soinetik.
Artzain beltcha da neurthiztez
Mintzo mendi gainetik.
2
Artzain beltcha beha dago
Mundu huni aspaldi;
Ikhusirik baitu frango,
Denen mintza baladi.
Zembeit ditu erran gogo
Kantuz delarik ari.
3
Kantu berri edo chahar
Hambat bitzen jadanik,
Batzu omen laizte behar
Hautuz berech emanik.
Huna orai zembeit bakhar
Artzain beltcharen ganik.
4
Askoren kanta da bethi
Tilili-ta-talala:
Hitz bat gabe aire bati
Jo zak eman ahala.
Astoak ere badaki
Orroaz halahala.
5
Hitzak chuchen arrimatuz
Piko, soinu berdinez,
Dohazila lerrozkatuz.
Airez, hegal arinez.
Artzain beltcha dago kantuz,
Berak hala eginez.
6
Jakintsunen erranetan
Behar bada sinheste,
Ederrena mintzaietan
Eskuara da, diote.
Eskualdunek arrotzetan
Hortaz ohore dute.
7
Eskualdunek arrotzekin
Ahanztea Eskuara,
Odolari hori berdin
Ukho egitea da
Gauden erne sar ez dadin
Ahalke hoi gutara.
8
Eskualduna, hor, ematzik
Hire kanta ederrak;
Irrintzinaz ere atchik
Harroturik bazterrak.
Ez bahu traba arrotzik
Zer egin hiro? errak.
|