Arrotoinezko bilzarre bat
Zalduby
Gathu zahar bat baten
ene sor etchean;
Halako bat ill laite
etche bakhotchean
Egun argiz ihizin,
berdin gau beltzean
Sagu'ta arrotoinez
zagoen asean.
Saguak jjan zituen
guziak lehenik
Arrotoinak ez oro
zaile i izanik
Gutienik ustean.
Ichilkan jinik.
Atchematen zituen
amarruz Miņiņik.
Otsaileko gauetan.
gathu zahar hura
Hauzoko etchetarat
baitzohan ardura.
Arrotoinen artean
izan zen bilkuhra
Hitzhartzeko zer egin.
zertara mentura.
Arrotoin Presidenteak
hau zioten erran
Gathuak gehiago
ez gaitzan atzeman,
Kroskoila bat lephotik
behar zaio eman.
Jiten bada soinutik
dezagun hauteman.
Lan horren egitera
nor zaio juan nahi?
Batek han errepusta
Ez segurikan ni.
Bertze batek: Eri naiz
Ai senda banadi!
Bertze bat zen umedun.
bertze bat ernari.
Berrehun bat baitziren,
bat ez zen athera.
Gathuari lephotik,
Kroskoil ezartzera.
Ez da aski zer egin
asmatzea bera;
Neke da maiz heltzen
batetik bertzeara.
|