Aphez berri batentzat
Zalduby
Hasteane ta kopla artetan denek errepika
Aphez soberanoa,
O Jesus, zare zu,
Gure aphez huntarik
saindu bat egizu.
Gure aphez gaztea
horra aldarean,
Jesusek ezarria
bere podorean:
Herritarrak hor gaitu
oro bihotzean:
Guretzat hari zaiku
orai othoitzean.
Horren aitamek dute
ohore atsegin,
Beren semea aphez
baitzaiote egin.
Haur haurretik zieten
Jainkoak galdegin;
Dohainik ederrenez
du orai berregin.
Oi zein dohatsu zaren
zu guri apheza!
Zein hunkigarri zaikun
egun zure Meza!
Zure bihotzak Jesus
bor besarka beza;
Zorion handienaz
orai zaite goza.
Zu behar zare izan
arimen argia,
Zerurako bidean
heien gidaria;
Ardi galdu direnen
Artzain bilharia,
Guziz berthutearen
etsemplu garbia.
Hor zure inguruan
Aingeruak ere
Jesusen adoratzen
ahuspeka daude;
Zu chutik, hor hek baino
gehiago zare;
Ez dute zuk bezembat
hoiek hor bothere
Kontsekrazionean
zure erranen
Zerutik jausten zaitzu
Jesus aldarera:
Jainko gizon egina
bizirik berbera,
Zuk ematen daukuzu
ogitzat jatera.
Jesusen hunkitzeko,
zer esku garbiak,
Ahal zaduzkan Ama
Birjina Mariak!
Zureak ere dire
sakratu berriak;
Krismaren gantzudurez
oraino bustiak.
Aphezaren bihotza
bethi zabaldua,
Bekhatorosarentzat
zer ihes lekhua!
Huni aithortuz geroz
egin bekhatua,
Urriki duenari
zaio barkhatua.
Azken orenetarat
hurbildua denak
Aphezaren laguntzak
ditut beharrenak.
Hark eman Sakramendu
biziko azkenak
Dire ondorio
eternel dutenak.
|