Aphez batek berre herrian meza ematen dueneko kantika
Adema, G., kalonjea
Kopla artetako errepika
Aphez soberanoa
o Jesus zare zu;
Gure aphez huntarik
Saindu bat egizu.
1
Gure aphez gaztea
horra aldarean,
Jesusek ezarria
bere botherean;
Herritarrak hor gaitu
oro bihotzean
Guretzat ari zaiku
orai othoitzean.
2
Horren ahaideeri
zoin zaien atsegin,
Beretarik aphez bat
baitzaiote egin
Haur haurretik Jainkoak
zioten galdegin,
Hek emana diote
Sainduki berregin.
3
Oi zen dohatsu zaren
Jaunaren apheza!
Zein hunkigarri zaikun
egun zure Meza!
Zure bihotzak Jesus,
hor besarka beza,
Zorion hadienaz
orai zaite goza.
4
Hor zure inguruan
Aingeruak ere
Jesusen adoratzen
ahuspeka daude:
Zu chutik horhek baino
handiago zare
Ez dute zuk bezembat
Mezako podore.
5
Kontsekrazionean,
zure erranera,
Zerutik jausten zaitzu
Jesus aldarera:
Jainko Gizon egina
bizirik berbera
Hola zaiku ethortzen
sakrifikatzera.
6
Jesusen hunkitzeko
zer esku garbiak
Ahal zaduzkan Ama
Birjina Mariak!
Zureak ere dire
sakratu berriak
Krismaren gantzudurez
oraino buztiak.
7
Zu behar zare izan
arimen argia,
Zerurako bidean
heien gidaria
Ardi galdu direnen
artzain hilharia
Guziz berthutearen
etsemplu garbia.
Aphezaren bihotza
bethi zahaldua
lek hatorosarentzat
zer ihes lekhua !
Huni aithortuz geroz
egin bekhatua
Urriki duenari
zaio barkhatu.
9
Azken orenetara
hurhildua denak,
Aphezaren laguntzak
ditu beharrenak
Hark eman sakramendu
biziko azkenak,
1)ire ondorioa
eternal dutenak.
|