Andredena Maria Pilharrekoa
Zalduby
1
Eskualdunek, o Birjina Maria,
Amodio, ohore dautzugu.
Zein zaren on, puchant, miragarria,
Nork sekulan aski erranen du ?
2
Eskualduna zure arbasoekin
Jende zela diote demboraz;
Zure odol bereko gare egin
Zure seme Jesusen odolaz.
3
Gure Ama zarela orhoit zaite
Gurutzetik Semeak emana.
Zure haurrak hain gaitutzugu maite.
Zu baitzare Jainko baten Ama.
4
Mundu huntan oraino zinelarik,
Gure ganat hunat zinaizkigun;
Eskualdunak lehen lehenetarik
Zuk gintutzun athera fededun.
5
Santiago, zure Apostolua,
Gu salbatzera zinuen lagundu.
Zuk orduan utzi Pilhar saindua
Saragoitzen ohoratzen dugu.
6
Pilhar hortaz, gure Ama maitea,
Nahi duzu berma gaiten zuri,
Gogor eta azkar gure Fedea
Izan dadin harri hoi iduri.
7
Hemezortzi ehun urthe baditu
Fedearen gutan landatzeak:
Orai arte leial gaizko gelditu,
Gu fededun nahaste gabeak.
8
Eskualdunei Fedea khendu nahiz,
Etsai gaitzek gaituzte hertsatzen.
0 Maria, zu gure alde jarriz,
Deusek ere ez gaitu lotsatzen,
9
Gure zuzen lurrekoak galdurik,
Oso dugu bederen Fedea:
Eskualduntzat ez da ezaguturik
Gutartean sinheste gabea.
10
Othoi, lagun gaitzatzu, o Maria,
Gure behar ordu guzietan,
Osagarri, ontasun, familia,
Zerurako gure urhatsetan.