Andre dena Maria Sarrantzekoa
Zalduby
1
Oi, Andre Dena Maria,
Sarrantzeko Birjina,
Oi, zu Jainkoaren Ama,
Zeruko erregina,
Zure Semeaz zu zare
gure Ama egina.
2
Toki hau zen lehenago
oihan, sara, arantze;
Eskualdunak bide zuten
izendatu Sarrantze.
Orai hobeki deit laite
Mariaren baratze.
3
Badu hurren mila urthe,
ibai horren erdian,
Birjinaren bultu beltch bat,
hor baitzen aspaldian,
Atcheman zutela chutik
harroken agerian.
4
Mirakuiluzkoa zela
dirudi eder hori.
Ospeka horrat jendea
urrundik zen ethorri.
Birjinaren botherea
agertu zen orori.
5
Handik khen, ereman, ebats
zer ez zioten egin!
Espainia-Jakan barna
gorde ere bai behin.
Bera hunat itzulia
bethi zuten eredin
6
Erregeak berak ziren
ethortzen Sarrantzera,
Gorphutz eta arimako
fagore galdetzera;
Asko eri da hemendik
sendaturik athera.
7
Eskualdunak, o Maria,
toki hau maite dugu.
Orai ere zure gana
huna non garen heldu.
Eskualdunaren fedea
ez da oraino galdu.
8
Munduko ibai gaichtoak
geramatza borrokan.
Eskualdunak gauden chutik
fedearen harrokan.
Iduk gaitzatzu, Maria,
othoi, zure besotan.
|