inprimatu
Agur euskaldunak
Izenburua:
Agur euskaldunak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1843.zk.
Orrialdea:
1

Agur euskaldunak

 

 1

 

 Agur zueri, Euskaldunak

 bihotz zabaleko gizonak.

 

 2

 

 Bakea dela zuekin.

 Bakea zuen gogo eta bihotzetan,

 zuen arima eta zuen eskuetan.

 

 3

 

 Euskaldun jendea, heldu nitzaitzu

 Gaztedanik zuk Uztaritzen

 moldatu bezala,

 Eskerrak zuri!

 

 4

 

 Euskaldun jendea, ixil eta kartsua,

 onar nezazu, onar dezagun elgar.

 Heldu nitzaitzu, bihotza zabalik,

 Jainkoak berak moldatua

 zuen gidari izaiteko

 eta zuen amodiozko zerbitzari.

 

 5

 

 Geroari buruz, gora bihotzak!

 Zuek xaharrak eta burasoak,

 zuek gazteak eta haurrak,

 bai, gora bihotzak!

 Zuek, Herri huntako apez eta serorak,

 Gora bihotzak!

 

 6

 

 Euskaldun jendea, jende Kristoduna,

 altxa burua:

 indar egin eta lan

 Kristoren alde eta

 Zeruko Amaren alde

 Bai elgarrekin

 indar egin dezagun eta lan

 gaurko gizonen onerako.


inprimatu