Andre den Maria Betharramekoa
Zalduby
Agur, Ama Birjina
Betharramekoa
Zeruko Erregina
Eta lurrekoa.
Oi guretzat zer ama!
Zer arartekoa!
Berea dadukana
Seme bat Jainkoa!
2
Munduko usinpean
Itho ez gaitezen,
Zure botherea han
Daukuzu agertzen;
Erori garenean
Gaitutzu altchatzen,
Eta bide onean
Maiteki laguntzen.
Agur Ama Birjina...
3
Eskualdunak aspaldi,
O Ama maitea
Zure ganat badaki
Hemengo bidea.
Munduak khendu nahi
Darokun Fedea
Hemendik altcha bedi
Indarrez bethea
Agur Ama Birjina...
4
Gur'arbasoak lehen
Oi zer fededunak!
Ama zu ganat ziren
Maiz ethortzen hunat
Orai ere gu hemen
Gare Eskualdunak,
Maiz zure laguntzaren
Beharra dugunak.
Agur Ama Birjina...
5
Othoitzez gagozkitzu
Hemen zure oinetan:
Fedea finka zazu
Gure bihotzetan
Osasuna iguzu
Gorphutz arimetan:
Zerurat hel gaitzatzu
Zure besoetan.
Agur Ama Birjina...
|