Amacho
Zalduby
Emakume chasar bat
Buruko churitan,
Opulurda beltch eta
Zai ile gorritan,
Neguko egun batez.
Zagon iguzkitan,
Altzorat alabaren
Haurra harturikan.
Aņa ttikiak dio
Bere amachori
Nolaz duzu, amacho
Ilea hoin churi?
Ikusazu mendian
Haurra elhur hori;
Ene adinak ere;
Negua dirudi.
Arpegi pollit hori
Zertako, amacho,
Ez duzu amak bezein
Legun eta gocho?
Haurra, urak maldari
Errekaz dohatzo,
Nigarrek naute egin
Ni ere hoin atcho.
Zertako egin nigar
Amacho maitea,
Zure kon solatzeko
Ez niz'a zurea?
Bertze asko neureez,
Ai! nere umea,
IkUs dut demboraz
Etche hau bethea.
Amacho, zein baratche
Zu zaren ibiltzen!
Zalhukiago naiz ni
Tikitik higuitzen.
Haurra, ni ere lehen
Zu bexala nintzen...
Urthr soberek naute
Orai dorphegitzen...
Bizitzen balin banaiz
Zu bezembat urthe
Amacho, zu bezala
Izanen naiz othe?
Haurra, zembat munduan,
Luzez bizi uste...
Menturazko agintza
Baizik ez baitute...
Jainko maiteak bethi
Amacho, zertako,
Ez gaitu elgarrekin
Biziaraziko?
Bizi huntaz bertzerik,
Haurra, guretako,
Badagoka hoberik,
Eta sekulako.
Ai! amacho, biak gu
Bagine zeruan!
Ai!... zer dut nik...? Eri naiz,
Ai! min dut buruan.
Haurra, goazen barnera,
Hobeko dugu lan
Chakhurra pleinuz dago
Gure inguruan.
Handik bi aste gabe,
Bi gorphutz elizan,
Etche hartarik ziren
Ekharririk izan,
Eta bien arimak
Zeruan zabiltzan
Lurreko gaitzetarik
Bethikotz gerizan.
|