Ama Birjina Lurdekoari
Zalduby
Errepikaz guziek
1
Guazen, guazen, galdetzen gaitu
Ama BirjinaK Lurdera:
Egun ikus nun den agertu
Guazen Lurdeko Harpera.
Batek
Eskual herrian entzun dugu
Mirakuilu baten fama:
Lurdesen ikusi omen du
Haur batek Jesusen Ama.
Guziek:
Guazen, guazen, galdetzen gaitu
2
Hamalau urtheko nechka bat
Deitzen zena Bernadeta
Ur hegiko zariketarat
Zoan suko abarketa
Guazen, guazen...
3
Harrabots handi bat entzunik,
Zer othe zen beha zegon.
ANdre bat harroketan chutik
Agertu omen zitzaion.
Guazen, guazen...
4
Harpe batetik gorachago
Zilhoska baten erdian,
Ama Birjina beha dago
Bernadetari lorian.
Guazen, guazen...
5
Argi churiz bezti omen zen
Eta choragarri eder.
Haur bihotz garbi bati baizen
Ez zaiteken hala ager.
Guazen, guazen...
6
Erran omen zion haur hari
Ithurri bat bazela han:
Edan zezala eta garbi
Zadiela ur berean.
Guazen, guazen...
7
Harpe hartan ez baitzen urik
Lehen sekulan ikhusi:
Bernadetak han ithurririk
Nihun ez zezaken kausi.
Guazen, guazen...
8
Bernadetak harpe chokhoan
Eskuz chilhaturik lurra,
Bet betan hark egin chiloan
Sortzen hor hasten da ura.
Guazen, guazen...
9
Ithurri bat nasaia orai
Eran dute han badela
Sendatze handiak ere bai
Ur hark egin dituela.
Guazen, guazen...
10
Gero hau erran zion omen
Birjinak Bernadetari:
«Eliza bat nahi dut hemen;
«Errozute aphezeri».
Guazen, guazen...
11
Hau ere omen zion erran:
«Mintza zaite Bernadeta,
«Jendea proasionean
«Huna bil dadin osteka».
Guazen, guazen...
12
Bernadetak zion Maria
Oihuz zagola gutara;
«Othoitz eta penitentzia
«Egizue ta ez bara».
Guazen, guazen...
13
Bertze behin zen saminago
Ama Birjinaren hitza:
«Ez dirot atchik gehiago
«Jaunaren beso borthitza».
Guazen, guazen...
14
Hau da galdegin zioena
Haurrak gero Birjinari
«Andre ona, zure izena
«Erradazu othoi niri».
Guazen, guazen...
15
Andrea orduan eman zen,
Zeru ederrari beha;
Zioelarik: «Nik naiz deitzen
«Jaiotze notha gabea!»
Guazen, guazen...