Aita chuhurregiari, seme barraiari.
Zalduby.
Aberats zikhoitz batek
Metaka diruak,
Bethi kutchan zagozkan
Ontsa giltzatuak.
Semetto bat baitzuen,
Hor atrebituak,
Harrapatzen diozka
Oro urdinduak.
Muthiko gaichtaginak,
Diruaren plazan,
Kintaleko harri bat
Ezartzen du kutchan.
Aita heldu da bainan
Dirurik ez han.
Asmatzen du semea
Han zaiola izan.
"Seme frikun, ohoina,
Zer egin dautak hik?
Hik daiztak ene sosak
Ebatsi kutchatik....
Heiekin elkhi dautak
Bihotza errotik!
Hil behaiat, hil nauk
orai hire gatik!...."
Semeak: "Ori aita
Deus ez duzu galtzen,
Harri hori baitzaizu
Bardin baliatzen.
Diru haren gozoa
Zuretzat deus ez zen,
Ez zinuenaz geroz
Sekhulan hunkitzen."
Erran zahar hau ez da
Arrazoin gabea:
"Biltzaleari seme
Barraiatzailea."
Chuhur eta chuhurregi
Da zuzen legea,
Jeneros ez fundibil
Arce hobea.
|