Aita Chuhurregiari, seme barraiari
Zalduby, G.A.
Aberats zikhoitz batek
metaka diruak
Bethi kutchan zagozkan
ontsa gillzatuak:
Senetto bat baitzuen,
hor! atrebituak
Harrapatzen diozka
oro urdinduak.
Muthiko gaichtaginak
diru horren plazan
Kintaleko harri bat
ezartzen du kutchan:
Aita heldu da; bainan
dirurikan ez han!...
Asmatzen du semea
han zaiola izan
«Seme frikun, ohoina;
«zer egin dautak hik
«Hik daiztak ene sosak
«ebatsi kutchatik.
«Heiekin khendu dautak
«bihotza errotik:
«Hil horren nauk; hila nauk,
«segur oraikotik.»
Semeak: «-Ori, aita,
«deus ez duzu galtzen,
«Harri hori bultzaitzu
«berdin baliatzen,
«Sos tchar heien gozoa
«zuretzat deus ez zen,
«Ez zintueuaz geroz
«sekulan hunkitzen.»
Erran zahar hau ez da
arrozoin gabea
«Biltzaileari seme
barraiatzailea.»
Chuhur ez chuhurregi,
laiteke legea:
Yeneros ez fundibil
aren hobea.
|