Aita Beneditinoeri
Zalduby
ERREFAUA
Ongi-ethorri, Aita onak,
Jainkozko gizonak.
1
Nor dire hauk, heldu direnak
Desertuaren barnetik,
Gu salbatu beharrez jenak,
Iduri bertze mundutik?
Gure bekhatuen hobenak
Berek pagatzea gatik,
Hoiek dire ez ditezkenak
Bara penitentziatik.
2
Badu hamalau ehun urthe
San Benedit sortu zela.
Aberats, eder eta gazte,
Guti zen hura bezala.
Munduan sabaltzea nekhe
Izanen zitzaiola,
Mundutarrek entzuten dute
Desertuan gorde dela.
3
Zer zorion, zer bakhea
Beneditek desertuan!
Seguretik han silbatzea
Zein gozo zaion orduan!
Hargatik, non zagon gordea
Jakin baitzuten munduan,
Osteka sartu zen jendea
Haren batasun sainduan.
4
San Benediten familia
Geroztik zein den hedatu!
Legegabeen azkazia
Hark du jende on moldatu.
Familia haren hazia
Gure lurretan da sartu.
Zerutiar hoien bizia
Orori zaiku gorestu.
5
Munduko gozoen ondotik
Herratuak gabilzanak,
Ikusten dugu oraikotik
Nor diren'dohatsuenak,
Jainkoa maitatuz gogotik
Zerurat chuchen dotzinak.
Hala nola, oroi gainetik,
Baitire Beneditinak.
|