Acheria eta belea
Zalduby
1
Jasan ahalikako gasna bat mokoan
Bele bat zagon behin haritz baten kaskoan;
Acheri bat ihizin han gaindi bazohan.
Belea ikusirik trikatzen zaio han.
2
Agur, morde belea, zein eder zaren zu!
Zure luma ederran lilluratzen nauzu.
Kantua luma bezein eder ahal duzu;
Ai! entzun nahi nuke; othoi, kanta zazu!
3
Kuak! huak! arrai hasten da belea, kantatzen
Zehe bat duelarik mokoa zabaltzen,
Haragi puska zaio lurrerat erortzen,
Acheriak etzuen bertzerik asmatzen.
4
Orduan acheriak dio beleari
To! ez gaitezen fida lausengarieri,
Zerbeit bagarelako gure usteari
Zitzi hau zor deraitak hitz on horren sari.