Acheria eta Akherra.
G.A.Zalduby.
Akher zahar bat eta
Acheria behin
Elgar lagun harturik
Norapeit zohazin:
Bero baitzen, egarriz,
Biek elgarrekin
Zipho baten zolara
Zuten jauzi egin.
Biek hango uretik
Aski edan eta,
Atheratzeko zuten
Chutegi pareta.
Han preso egotea
Ez zela josteta,
Acheriak zabilkan
Asko gogoeta.
Acheriak erraten
Dio akherrari:
"Adizak, to gogora
"Zer jin zaitan niri:
"Bizkar eta adarrez
"Hi baihaiz hain handi,
"Zurubitzat chut chuta
"Hortcheteman handi."
Akherrak lorietan:
Baietz bai gogotik:
Erran bezala beraz
Pharatzen da chutik.
Acheria aise da
Ilkitzen putzutik.
Gaizo akherra, orai,
Zer eginen duk hik?
Acheriak: Zoroa!
"Zertako sar horrat,
"Ez bahakien gero
"Nola hel kamporat?
"To, nik orai hiretzat
"Deusik ez ziroat:
"Harako han badiat
"Lan presatuchko bat."
Zembat bi zangotako
Acheri holako ;
Guri esker baitire
Jarriak gorachko!
Eta gutarik zembat
Errekan beharko,
Ez baikaituzte handik
Heiek atherako!
|