Acheria eta akerra
Zalduby, G.A.
Aker zaar bat eta
Acheria bein
Elgar lagun arturik
Norapeit zoazin:
Bero baitzen, egarriz
Biek elgarrekin
Zipo baten zolara
Zuten jauzi egin.
Biek anogo uretik
Aski edan eta,
Ateratzeko zuten
Chutegi pareta.
An preso egotea
Ez zela josteta,
Acheriak zabilkan
Asko gogoeta.
Acheriak erraten
Dio akerrari:
«Adi zak to, gogora
»Zer jin zaitan niri:
»Biskar eta adarrez
»I baiaiz ain andi,
»Zurubitzat chut chuta
»Orchet eman adi.»
Akerrak lorietan:
Baietz bai gogotik:
Erran bezala beraz
Paratzen da chutik.
Acheria aise da
Ilkitzen putzutik.
-Gaizo akerra, orai,
Zer eginen duk ik?
Acheriak: ¡Zoroa!
»Zertako sar orrat,
Ez baakien gero
»Nola el kanporat?
»To, nik orai iretzat
»Deusik ez ziroat;
»Arako an badiat
»Lan presatuchko bat.»
¡Zenbat bi zangotako
Acheri olako,
Guri esker baitire
Jarriak gorachko!
¡Eta gutarik zenbat
Errekan bearko,
Ez baikaituzte andik
Eiek aterako!
|