Abereak izurritearekin
Zalduby, G.A.
Izurrite gorria
Baitzen aberetan,
Ikustekoak ziren
Denak ikaretan;
Zenbeit obendun andi
Bide zela etan
Gogoratu zitzaien
Guzieri betan.
Amikao leoina
Errege baitzuten,
Ark manatzen diote
Guziak bil diten;
Zoin den obendunena
Atcheman dezaten;
Denen iltzea baino
Obe dela baten.
Bilzar oso batera
Oro bildu eta
Una Amikaoren
Mintzatze onesta.
«Jaunak, izurrite au,
«Dudarikan ez da,
«Merezi ez bagina
«Ez laiteke gerta».
«Noren gatik gaitz ori
«Sartu den gutara,
«Bakotchak gure uxak
«Detzagun deklara.
«Obendun bit bizirik
«Uzten balin bada
«Izurrite au nioiz
«Ez daiteke bara.
«Ni asten naiz neureen
«Aitortzen leenik:
«Ardi, zikiro, asko,
«Il eta jan dut nik:
«Zenbeit artzain orobat
«Gerla ek emanik.
«Ez dut uste badudan
«Nik bertze obenik».
-«Biba leoina, zaio
«Acheria asten,
«Ardiak artzainekin
«Zintuen'a jaten?
«Ez dut uste nik ori
«Anbat gaizki daiten:
«Zuk janik izatea,
Eder zitzaioten».
Acheriak arrozoin
Duela diote.
(Leoinari «oben duk«,
Nekez erran daite).
Artzak eta oxoak
Bardin aitor dute
Ek ere bai eginik
Artaldetan kalte.
Oiek ere ordean
Andi eta azkar...
-Olako iizier
Nol' eta nor jazar?
-Oien uxak zer dire?
Zenbeit ttiki bakar...
Eta niork ez diro
Lekukorik ekar.
Or gero azkenekotz,
Astoa eldu da.
«Kontzienzian, dio,
«Au dut errenkura:
«Igortzen baininduten
«Etchetik barura,
«Larreko belarretik
«Jan dut nik ardura».
Astoaren aitorra
Dute'a bai entzun,
Denek oiuz diote:
«Oi da oi obendun»
«Olako gaichtaginik
«Ez da izan niun:
«Orri izurrite au
«Noren gatik dugun».
Zeren den beraz asto,
Ark peka dezala,
Iltzen dute, ta jaten
Antchet bereala.
Munduaren artean
Ere ala ala
Sakrifikatua da
Maiz jende apala.
|