Nere etxea
Elizanburu
1
¿Ikusten duzu goizean,
argia asten denean,
menditxo baten gaiñean
etxe txikitxo aitzin txuri bat
lau aitz andiren artean,
iturritxo bat aldeari,
txakur txuri bat atean?
an bizi naiz ni pakean.
2
Naiz ez den gaztelua
maite dut nik sorlekua
aiten-aitek autatua;
etxetik kanpo zait iduritzen
nonbait naizela galdua,
nola an bainaiz sortua,
an dut utziko mundua
galtzen ez badet zentzua.
3
Ez da lurrean gizonik,
printzerik ez erregerik
ni baiño obeki denik;
badut andrea, badut semea,
badut alaba ere nik,
osasun ona batetik,
ontasun asko bertzetik,
¿zer naidun bertzerik?
4
Goizean asiz lanean
arratza eldu denean
nagusi naiz mainean;
giristino bat ona dut artu
nik emaztea artzean,
ez du bijili egunean
sortuko uste gabean
txingar ezur bat elizean.
5
Etxean ditut, nereak
akilo, aitzur goldeak,
uztarri eta edeak;
jazko biaz ditut oraiño
zoko guziak beteak,
nola iragan urteak
ematen badu bertzeak
ez gaitu iltzen goseak.
6
Landako ira beiak
esnez anpatu ditiak
aratze eta ergiak
bi idi andi, kopeta zuri,
bizkar beltz, adar andiak,
zikiro, bildots guziak,
auntzak eta ardiak,
nereak dire guziak.
7
Ez degu bear lurrean
aise bizirik etxean,
utzi laguna gabean;
yende bearrik ez dute yotzen
gure etxeko atean,
non ez duten mainean,
otunz ordua denean,
lekua gure aldean.
8
Piarres nere semea,
naiz oraiño gaztea,
da mutiko bat ernea;
goizean goizik bazken erdira
badarama artaldea;
baitu nere egitea,
segituz nere bidea
ez du galduko etxea.
9
Nere alaba Katalin
bere ameka urtekin
ongi doa amarekin;
begiak ditu amak bezela
zeru-zola bezain urdin;
oraingo itxurarekin
uste dut denborarekin
andre on bat dion egin.
10
Nere emazte Maria,
ez da andre bat andia,
bainan emazte garbia:
musu batentzat etxean badut
nik nai dudan guztia;
galdegiten dut grazia
dudan bezala asia
akabatzeko bizia.
|