Hamar bat pertsu berri nik ditut paratu
Azkaindarra
1
Hamar bat pertsu berri nik ditut paratu.
Nere suyeta hor dut, Donibanen hartu
Cyprien gaizoari zer zaion gertatu
Pertsutan behar baita deneri kondatu.
2
Hasi gabe, agur bat Cyprien jaunari.
Ohore, laudorio'girichtino horri
Han, zeruan sari bat horrek du merezi
Zeruan ez baitago «Lerembourou nausi»
3
Guziek badakite «Lerembourou» nor den
Arbola fruitutik da zer den agertzen
Guziek nik bezala duzue pentsatzen
Jaun hori bere obrek ez dute handitzen.
4
Denek aditu dute aldi bat bederen
Aramendy kochera zer gizon zaiteken
Cyprien bethi lanik izan da Cyprien
Eta izanen ere bethikotz Cyprien.
5
Euri edo atheri, karrosaren puntan
Gauaz edo egunaz, kampo-ta barnetan
Gure Cyprien bai da bethi errepikan.
Horrek parerik ez du gure Eskualdetan.
6
Oraikoan oihua egin du gortchko,
Gizon bata «ohoina» hanchet erran dako.
Bi eskuak lothurik hartu dute preso.
Segur jenden bitan ez da ttikituko!
7
Cyprienek maite du Eliza Saindua
Segur behar-orduan har liro haizkora
Horrendako bakharrik kondenatua da.
Frantziako legeak holakoak dira.
8
Donibandar maiteak, ez ahantz sekula
Hoi izan dela preso gu guzien plazan
Hortarakotz bihotzez behar dguu erran
Biba! Biba! «Cyprien», oihuz errepikan.
9
Kondenamendu hortan nortsu den faltadun
Ez delakotz egoiten gure ganik urrun,
Donibanen guziek badakigu egun
Horren itate tcharra ahantz ez dezagun.
10
Urrunago gan gabe hemen dut finitzen
Hainitz erran nahia guziz kontentatzen
Donibandar guziak ditut salutatzen
Zuri zaitudalarik eskua tinkatzen.