Gure arbola!
Azkaindarra
1
Jainkcoak eman zuen Gernikan arbola
Sekulan gal etzadin Eskualdun odola!
Berria heldu zaiku gaur erori dela
Bainan bortz landare ou utzi dituela...
2
Landatuko ditugu landare horiek,
Laur Español anaiek, bertzea Frantsesek...
Detzagun besta gaitzak egin Eskualdunek
Gure loria ikhas dezaten guziek...
3
Chuberotarrak dantzak emanen dauzkigu:
Choraturik hari so egonen gare gu...
Bachenabartar batek erakutsiko du
Pertsutako gogoz ez duela galdu.
4
Zerbeit eginen dute Laphurtarrek ere
Arbola gazteari eiteko ohore...
Pilotari zaharrak oraino badire:
Gogoa arin dago Azkainen Ottarre...
5
Uztariztarrek dute ohore handia
Herrian landatzeko arbola maitia.
Handik zain dezan bethi gure sor-herria.
Etzitakeen egin hautu bat hobia...
6
Uztaritzen arbola ganen da handituz
Gure ama Eskuara Erdaratik zainduz!
Gu ere jazar gaiten Erdarari buruz
Ama balios hori hobeki maitatuz...
7
Eskual-Herri bat daite munduan bakharrik;
Denok maita dezagun beraz egundanik:
Bethi galde dezagun Jainkoaren ganik
Mundua mundu denoatchik dezan chutik...
8
Nik badakit othoitz bat aitak ikhasia:
Zuk ere ikhasazu, Eskualdun maitia:
«Sekulan galtzen badut gogotik Herria,
«Ahoan ihar bekit beiala mihia!!!»
9
Mariñel ibili naiz gaztean nun nahi:
Sor herria han nuen gogoan nik bethi.
Eskualdun nintzen sortu, Eskualdun naiz bizi,
Eskualdun nahi naiz hil, bai eta ehortzi!!!...