Arrantzalea!
Azkaindarra
1
Eguna ikhusi dut itsaso hegian
Taulaz eginikako etchola batian,
Bainan ez naiz halere nihoiz miserian
Ezen bethi badut nik chardin bat platian.
2
Plat hauta ez duenak jan beza denetik:
Nere parte chardina jaten dut gogotik.
Bada franko ni baino gaizkiagb denik
Platian ez baitute chardin... ez bertzerik.
3
Nere chardin andana finitzen denean
Itsasorat banoa omore onean
Dilin dalan nolazpeit chalupa tcharrean.
Arrainak ekhartzeko hiltzen tudanean.
4
Hoik etcholan utzirik gatz pichka batekin
Jostatzerat gaten naiz nere lagunekin.
Itsasoan ez banaiz , ez dakit zer egin.
Ez nauk aberastuko bizitze horrekin!
5
Aberatsak baditut nik nere hauzuan.
Iherika dagozi hauk beren diruan.
Bakotcha egon bedi sorthu den graduan
Nik bichtarik ez nuke chapela buruan!
6
Bestaz besta gateko baituzte zaldiak
Eta choragarrizko karrusa handiak
Holako beharrikan ez arrantzaliak
Zeren hoik balio tik chalupa ttikiak.
7
Frankotan heldu zaizkit eskua betherik:
Nik ez dut mundu huntan nihoren beharrik.
Hauchet dut galdetzen nik bihotzez bakharrik:
«Zeruan chokhoño bat Jainkoak emanik.»