inprimatu
Herriko neska gaztentzat
Izenburua:
Herriko neska gaztentzat
Sinadura:
Elgarrekin Hazparonetik
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Elgarrekin Hazparonetik

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
358.zk.
Orrialdea:
1

Herriko neska gaztentzat

 

Elgarrekin Hazparonetik

 

 1

 

 Ezagunak batek galdegin dauzkit, Hazpandar neska maitiak,

 Zuen manerez egin nitzaizkon zuek merezi kantiak.

 Ez dakit hunek nola zaituzten hain ongi ezagutiak.

 Bethi lagunak gisa huntarat daizt eman zuen berriak!

 

 2

 

 Neskatcha sano eta lerdenak ez dudatzen zareztela.

 Eskual-herriko andre ohiak izanak diren bezala.

 Nork erran diro zuen bihotza amodio gabe dela?

 Ez uste izan hori aipatu gabe pasa naitekela!

 

 3

 

 Amodioa baduziela, horra zer dudan errango:

 Batzuek izan diote guti eta bertzek aldiz frango!

 Beren bihotza norentzat duten holachet jakinik nago:

 Bai herritarrak maite tutzue, kanpotarrak gehiago.

 

 4

 

 Gogokoari atchikitzea, nik dautzuet ene uste,

 Jainkoak eman tuen legetan mundu huntan libro daike.

 Bainan helere hau sinestea nehori ez zako nekhe:

 Zuek arrotzak hola hobetsiz, zuek herria ez maite.

 

 5

 

 ĢEz maiteģ hori diotalarik, ez dut erraiten nehola,

 Gaicho izarrak, Hazparne huntan hastiatzen zaituztela!

 Gazte horiek ez dirote har zuentzat bihotz fidela,

 Bortcha baitute kasugitea bertzeri zuek bezala...

 

 6

 

 Arrotz horiek nola ahanzten zaituzten denborarekin

 Kasumazue ez egoiteko jakin gabe nun zer egin.

 Herritarrei agradatzeko izanez sobera adin,

 Orduan denek begirautzue geldi, gaichoak, mutchurdin!

 

 7

 

 Izar gaichoak zauzte bakharrik, eta memento beretik

 Zuen herritar gazte suharrek har ziniozte gogotik:

 Hemendik goiti begira zaizte nik erranen ahanztetik,

 Ezin daikela mando hiler olorik eman ondotik!

 

 8

 

 Mando-kabalak bazter utzirik, beha huni, andreak:

 Lur arrotzean ez du lakhetzen nunbaitik jin landareak

 Laster histen da, itzal guti du, kirest ditu udareak...

 Biba lekuan lekuko lurra eta lekuko loreak.


inprimatu