Pena guziak aldein dirate
Txapel
Pena guziak aldein dirate,
alai dadukat barrena,
zer kantzatzea asko det baiņo
au esan beat aurrena:
Ainbeste anai eta arreba
eldu gera alkarrena;
au da gauza bat euskaldunaren
maitasunak dakarrena.
Begiak argi biotza zabal
memoria daukat ilun,
nere moduan besterik iņor
ez det ikusten nik iņun.
Guztiak ondo izan gaitezen
erregutzen det gau ta egun
eusko anaiak eta arrebak
alkar maitatu dezagun.