Ijitoak eta zeladoria
Abarrategui, F.
Kale barrena ziar
Loyola alderuntz,
Boni ijitoa ta
emazte Mari Kurtz,
berene semechoakin
zijoazela an,
zeladore bat zien
beren aurrera joan
eta modu onian
ezan zion onla,
erakutziyaz bastoy
punta zuben bola:
-¿Zuk lapurtu zeniyon
diyo zer neri,
benta berriko nausi
Migel Mariari,
sei librako lebatza
eta bisigu bi,
eranik lendabizi
azumbra ta erdi?
-Ez jauna, gu ez gera
izan alde artan,
gu gatoz Zeamatik
ingeles artetan,
zeren kalte aundia
Daukagun astotan
¡sei ontzako jan ditut
beurentzat lastotan!
ala ezan ziraten
igazko pazkotan,
merkiago gizentzen
ziradela ortan,
kampotikan datorren
ingeles artotan.
¡Korcho! emazteari
diyo zorrotzian:
-Bela empalmatuko
dizut okotzian,
ezaten ez badezu
nun dezun ollarra,
eta nere chakurran
lepoko kollarra;
au du amabost egun
kendu zeniyola,
eta bestia barriz
badakizu nola.
-Jauna emen zenarra
ta ni emastia,
berdiñ-berdiñak gera
bata zeiñ bestia.
ala gu lapurretan
orrela ustia,
litzake gutoikoan
azken ta tristia.
Ayo semeari,
-Aizak iri chikitu
diyo semeari,
jira ta jira emanik
bastoiko bolari-
¿ik artu dek Borras-en
dendatik agin?
Aitak diyo isilik
bere agopetik
semeak zuzeñ zuzen
esatiagatik
(badakik ene seme
nola dan ogia,
bezterentzako bañon
geontzat obia;
ala galdu ez dediñ
geonen legia,
uka zak firme eta
ezan zak egia.)
Z. Oraiñ emen zer geran
dezazuten jakiñ,
Antiguo aldera
atozte nerekiñ.
...............
Emen amabost egun
pasa ondorian,
utzi zuten izkira
izkuntza berian:
"Lo que tienen que sufrir
gu echean gauzkanak,
para que no se pierdan
len ditugun famak.
Un sombrero perdimos
eta bi lebitu,
ollarraren atzian
korrika azita.
Al subir una cuesta
iru-lau pausuan,
detras de un borriko
Jaraun auzuan
el amo nos siguió
apuro osuan,
¡aquí andan aizeriz!
berak ezan zuan.
Orra kontu guziak
guk ondo pagatu,
ez eta ere bolik
guri empalmatu;
ijitoa ijito
beti da portatu.
Oraiñ gure artean
daukagu negarra,
¡ingelese artu gabe
bueltatu bearra
izan dedilla bada
au oker gustiya,
agur, Antiguo ta
agur Donostiya".
|