inprimatu
Praixku artzaya abeslari
Izenburua:
Praixku artzaya abeslari
Sinadura:
Abarrategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Abarrategi

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
32.zk.
Orrialdea:
202

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Praixku artzaya abeslari

 

Abarrategi

 

 1

 

 Ego aldeko aize gorria

 firik-firik eta legun,

 irrixtuetan bultza egiñaz

 atzo eta eranegun;

 bere atzetik agerturikan

 jarriyaz kopeta illun,

 billa dabiltza oju eginaz

 maisu bat aldagon iñun.

 

 2

 

 Ederki daude gizonarentzat

 orlako eskubidiak.

 zerbaitengatik jarri ziraden

 beretzat eskubidiak;

 ikastetxiak nai dituztela

 lenguak baño obiak,

 xaltxa oriyek obeto daude

 beren etxetan gordiak.

 

 3

 

 Esaten dute nik ez dakit zer

 izen bat daukan jartzeko

 erririk erri piper saltzalle

 dabillen bat ekartzeko;

 mutil txikiak goiko mallara

 beriala igotzeko,

 eta noizik bein beren aurrean

 kitarra ondo jotzeko.

 

 4

 

 Ez dak tela askok diyote

 zer gertatzen dan oyekiñ,

 elizarentzat areriyuak

 beti diran gorriyekiñ;

 gure aurrean ikusten dira

 gorroto aundiyenakiñ,

 nola dabiltzan Euskal-erriyan

 bertako euskaldunakiñ.

 

 5

 

 Ezagun dira emen oyekiñ

 gertatu diran kaltiak

 jolas tokiak txukun zeudenak

 gaur dira zikiñ tartiak;

 ¿zer baliyo du gorbetarekiñ

 toki onera juatiak

 gorriyentzako gero ixilik

 zabaltzekotan atiak?

 

 6

 

 Esku batian naitasun ona

 bestian gorrikeriyak,

 oyek dirade euskaldunentzat

 zarpatzu zitalkeriyak;

 galtza dituan gizonarentzat

 ez dira gizonkeriyak,

 baizik txikitan egiten diran

 jolas ta umekeriyak.

 

 7

 

 Esna daudenak beren erriyan.

 lore politak dauzkate,

 mutiltxoeri jolas tokiyak

 zikiñez bete dizkate;

 beti bezela aize gorria

 berayen alde daukate,

 esan oi dana «itxu erriyan

 begi bakarra alkate».

 

 8

 

 Eskola zale ederrak dira

 ortan dabiltzan gizonak,

 laguntasuna alde batera

 eta bestera itz onak;

 dirudiyela Ebroz arunzko

 galtza labur piperdunak,

 eziñ lezake esan diranik

 gure anai euskaldunak.

 

 9

 

 ¿Ez aldakite ikastoletan

 dirala jolastokiyak,

 mutiltxoentzat beste erritan

 garbi eta egokiyak?

 ¿eta zergatik ikusten dira

 emen aldrebeskeriyak,

 nazkagarriyak dirudiyela

 bertako zikiñkeriyak?

 

 10

 

 Esanak daude sarri askotan

 ludi onetan egiyak

 ikusirikan iñoren onak

 erretzen ditu begiyak;

 gure artean orrelakuak

 ez dira gaurko berriyak,

 lenago ere ikusi ditu

 ainbeste Euskal-erriyak.

 


inprimatu