inprimatu
Oraingo neskatxari
Izenburua:
Oraingo neskatxari
Sinadura:
Abarrategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Abarrategi

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
23.zk.
Orrialdea:
148

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Oraingo neskatxari

 

Abarrategi

 

 1

 

 Iru edo lau bertso (bis)

 bearditut jarri,

 oraingo neska gazte txoruan

 moda berriari, ja jai!,...

 

 2

 

 Oaingo neska gaztian

 soņeko berriak

 belaunetaņo geyen samarrak

 arturik neurriak.

 

 3

 

 Eta gaņera berriz

 zabalik paparrak

 erakustearren bularrak edo

 aragiya ederrak.

 

 4

 

 Gizen samar dagonari

 egiten dio luzitu

 batzueri saietz ezurrak

 lezkake kontatu.

 

 5

 

 Paparrak zabal eta

 autzak arpegian,

 zankuak eta besuak ere

 oso agirian.

 

 6

 

 Gona laburrak eta

 atorrarikan ez

 oingo neskatxan jazkera

 nik egiten det ames.

 

 7

 

 Eta ikusten dira

 illiak moztuta

 lujuak eta txorakeriak

 dabiltza poztuta.

 

 8

 

 Kokota apainduta

 daukan neskatilla

 Azetik begiratu ezkero

 dirudi mutilla.

 

 9

 

 Neska zar bi zebiltzan

 juandan jayean

 beren kokota apaindu eta

 gaztetu nayean.

 

 10

 

 Atzetik eman arren

 gaztiaren antza,

 arpegiako azala dute

 zimurra ta latza.

 

 11

 

 Neskatx oyek artutzen

 badute senarrik

 oyen illiak salduta ez du

 artuko moskorrik.

 

 12

 

 Esposatuta ere

 illiak mostzera

 senarra berribazkarien zaiz

 oyeri begira.

 

 13

 

 Aurra bularrian ta

 illiak moztuta

 oyeri begira egoten naiz ni

 oso arrituta.

 

 14

 

 Amonak emateyote

 konseju ederrik

 baņa oraingo gazte txoruakin

 guztiak alperrik.

 

 15

 

 Uste dot egin dedala

 naikua kantatu

 zar ta gaztiak ikasitzeko

 paper bana artu.

 


inprimatu