Neskatxa ederra nago ta...
Abarrategi
1
Sasoya nago nere
estadu artzeka
baita gaņera kanta
oek jartzeko
gogorikan egiten
ez moja sartzeko
gustokorik ez dator
berriz eskontzeka
pena neretzako
triste onentzaka
dator sufritzeko
ta ernegatzeko
azkenian bildurra
neska zartzeko.
2
Afiziyo aundiya
daukat galayetan
gustatutzen zaizkiran
ezkongayetan
astian segitzen det
geyago jayetan
nere begiyak onak
dabiltz oriyetan
billera tokiyetan
festa feriyetan
erromeriyetan
aldan guziyetan
zein gustatzen ote dan
nitzaz ayetan.
3
Kantak jartzen ari naiz
nere buruari
gusto bat ezdadukat
pena ugari
pozik ez diyot artzen
bizi moduari
erregututzen diyot
Ama Birjiņari
billatzeko neri
ezkongai on ori
baldin albaleri
baņa ez agiri
alperrik pasatzen det
zenbait inbiri.
4
Askotan aditzen det
besteren pregoya
ark berriz berritzendit
daukadan naya
pena oyen gogorako
falta ezkongaya
ibilli biar nuke
orain da garaya
artzeka galaya
eta naidet zaya
badaukat sasoya
baita ere arrazoya
merezituba nago
txit fanfarroya.
5
Besterik ezkondutzen
ikusten dedanian
galera izaten det
osasunian
gogoan daukat beti
edo geyenian
ara geyago berriz
ezin dedanian
ni beti lenian
ez gusto onian
ez daukadanian
falta aldamenian
neska zartu bildurra
bai azkenian.
6
Izen da apellidoz
naiz Ines Beloki
lanian dakidana
guztiz egoki
faltak zuzendutzera
goizian goiz jaiki
alditezkian danak
egin ere aurki
puntaran badaki
kuziņan ederki
lanian galanki
egon gabe noski
nere gizona ezta
izango gaizki.
7
Soņeko bat dadukat
ederki josita
mutillak billatzeko
ura jantzita,
galosuak ala ere
kaskarrak utzita,
izan ere ez nago
txarrak merezita,
bestek erakutsita
daukat ikasita,
izango da bixita,
ez nago etzita,
zaletuko dira bai
ni ikusita.
8
Mutill asko dijuaz
gaur Ameriketan,
ara geyago berriz
soldadu kintan
gaztientzat lan ona
jarri zuten ontan,
galayak sobratuban
biar zana bertan,
onelako plantan,
gu majuen faltan
gu suta bestetan
pasatzen gaztetan
ala biarko degu
nere ustet an.
9
Neskatxa ederra nago
ta aundiya nerez
nai arren edozeņek
ez dauka berez,
apaindu edo jantzi
biardet itxurez,
len bajatuba nago
ori egin gabez
ni lotsaz egongo ez
albait alde aurrez
nerau asi gal dez
mutillaren ordez
nerekin ezkondu nai
duen edo ez.
10
Galai bat aukeratu
nai det galakua
neretzat pretenditu
nik alakua
albaldin badet oso
azal zarikua
alde guztietara
nai goyenekua
gazte sasoikua
tatxik gabekua
gorpuz onekua
aldamenekua
au ezin baldin badet
bestelakua.
11
Gure eskontzak badu
amaika aitamen
zeren lenago ontan
jardunak geunden
jendiak guregatik
zerbait esan arren
orra esperantzetan
oraiņ nola gauden
galai ona arren
agertu non zauden
ni pronto naiz emen
etorri lenbailen
ezkonduta gustara
bizi gaitezen.
12
Orra bertso berriyak
jarri guzietzat
gaizki daudenikan
iruditzen etzat
denbora pasatzeko
zar da gaztientzat
nere kontubak jakin
nai dituenenzat
ixit ondo deritzat
ikastia beintzat
gazte askoreņtzat
zer poza neretzat
emen salzeko daude
gusto dubenentzat.
|