inprimatu
Agur!
Izenburua:
Agur!
Sinadura:
Egaña, Franzisko M.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Egaña, Franzisko M

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
19.zk.
Orrialdea:
124

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Agur!

 

EGaña, Franzisko, M.

 

 1

 

 Triste daukat anima,

 Biyotza miñduba,

 Borondate argal au

 Agitz nagituba:

 Esperantza ez det izan

 Beñere urrituba.

 Erdia iñoz baño

 Gaur aundiyagua!

 

 2

 

 Amerikara nua,

 Euskaldun gaztia,

 Lutekiyan largarik

 Nai dedan guztiya:

 Zerubak agintzen dit

 Gaur emen uztia,

 Agin dezakeana

 Bigar biurtzia.

 

 3

 

 Munduban badabiltza

 Ni bezela milla

 Laukiya dan progatzen

 Edo biribilla:

 Zarrian aspertu ta

 Berriyaren billa,

 Batian jo Erroma

 bestian Antilla.

 

 4

 

 Bidaje luze obek,

 Dutenez esaten,

 Irakarten digute

 munduban bizitzen;

 Bizimoduba zer dan

 Aixa dakigu len,

 Abanan sobra dana

 Ez balitz falta emen.

 

 5

 

 Itxaso zabaleko

 Bagaren artian

 Ikusiko naiz laster

 Ol baten gañian;

 Tximista ortik-emendik

 Ekaitz illunian,

 Luma ariña bezela

 Noiz goyan, noiz bian.

 

 6

 

 Onela da munduba,

 Beti izan da onela.

 Iñolaz ere aurrera

 Onela izango da:

 Jaunak badakigu

 Non jayo giñaden,

 Non ill bearko degun

 Ez orain eta ez len.

 

 7

 

 Zer dan oartzen bada

 Gure bidagoa,

 Oro bat da legorra

 Nola itxasoa:

 Iñon ere ez da falta

 Erori jasoa:

 Guztiaren gañetik

 Dago Jaungoikoa.

 

 8

 

 Ni urrutira juan arren,

 Illtzen ez bagera,

 Bilduko gera oraindik

 gure bazterrera:

 Ametzak narabillde

 Atzera eta aurrera,

 San Antongo menditik

 Zarauzko ondarrera.

 

 9

 

 Zarauz izana gatik

 Nere jatorriya,

 Leyal zauzkat goguan

 Beti, Getariya:

 Zu gure noiz baiteko

 Deserri atsegiña,

 Nere aitonen umoi

 Donekagarriya.

 

 10

 

 Gaztetako oroipenak

 Agur!, banua ni

 Berriyak eskatzera

 Etorkizunari.

 Zer billatzera nuan

 Iñortxok ez daki.

 Baña zer galtzen dedan,

 ¡Ai! galdetu neri...!

 

 11

 

 Adiyo getariar

 Eder doatzuba,

 Maitagarriya bezin

 Pontzel maitatuba:

 Jaunak aditzen badu

 Nere erreguba,

 Izango zera beti

 Zorionekua.

 

 12

 

 Adiyo Euskal erri

 Odol garbikoak,

 Agur baserri alai ta

 Saroi gereitzubak,

 Mendi tantayak eta

 Zelai loretzubak,

 Biyotz nereko lagun

 Beti-betikoak.

 


inprimatu