Tarrapatan bandoa joaz
Egaņa
Tarrapatan bandoa joaz
beharko degu hitzegin
gure Udalak orain artean
ez du askorik hutsegin
natura zaintzen jokatu behar
dugu denok zintzo ta fin,
horretan gogoz allegin, (bis)
gure herria piska piskana
berdeago izan dedin,
lorategiak zainduko dira
eta berri gehio egin (bis).
Esana ongi bete zazute
ta horrenbestean tira,
gure agindu egoki hoiek
papelerara ez tira,
ea usoak bueltatzen diran
lehengo hiri eztira,
ez da gehiegi guztira (bis)
sano daudenak zaindu ta eri
daudenetaz izan mira,
animaliak zain itzazue
gure lagunak bait dira. (bis)
Ez dakit ziur gure hizkuntza
ote dagon horren lerdea,
gure kaletan erdera degu
jaun eta jabe nabarmen
gure ustetan geure hizkuntzak
nagusi behar du hemen,
ez ote da nahiko krimen, (bis)
damu guztiak alferrik dira
garaia pasa ondoren,
ikastetxetan "D" eredua
sar ezazue lehenbaitlehen. (bis)