Neskatxa horri esan beharko urrena bejon deizula
Egaņa, Andoni
1
Neskatxa horri esan beharko urrena bejon deizula
Nun ote dago nere koixe xar gorriaren matrikula
Gorputzez zegon eder askoa titi aldetik mardula
Oraintxe egin dit burla
Ez nun espero sekula
Ta utzi didan tristura hori ezingo det disumula
Egia zion neskatxak oso maitatzen ninula.
2
Goxo antzean esaten zidan hau hori eta halako
Zorionetik une hoietan ez nenbilen oso flako
Goizalderaino iritxi eta horrenbeste negar malko
Bera ihes joan dalako
Hementxe utzi nau flako
Nola nahi ere estrapusu bat guztiz normala dalako
Pasadiso hau izango al da nere eskarmenturako.
3
Bihotz taupadak sentizten nitun ehun da hogei minutuko
Neska horrekin zoriona ere sumatzen nuen gertuko
Kantzontzilotan utzi nauela zuek zerate lekuko
Sorgin harek hainbat truko
Erabili eta uko
Ez kotxerikan ez karterarik naiz ez dedan bilatuko
Igaro dedan goza aldia inortxok ez dit kenduko.