inprimatu
Mundu hontara ekarri nitun
Izenburua:
Mundu hontara ekarri nitun
Sinadura:
Egaņa, Andoni
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Egaņa, Andoni

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1271.zk.
Orrialdea:
60

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mundu hontara ekarri nitun

 

 Mundu hontara ekarri nitun

 nik e bost seme-alaba

 txiki zirela haiek hazitzen

 izan nuen nahiko traba

 batzutan zuten negar marraska

 hurrena berriz algara

 bi sentimendu nahasian ditut

 eta zein diraden hara!

 haurrak hazitan zoriona ta

 bakardadean ikara

 

 Etxetik ospa joanak zaizkit

 ez al da nahiko desditxa

 nik egin nien beti kabia

 geldi zitezken eskeintza

 bakardadea datorkit orain

 gogorra eta bortitza

 halare nere semeen kontra

 ez det aterako hitza

 nik konformatu beharra daukat

 holakoa da bizitza

 

 Oraintsu joan da nere etxetik

 ia bostgarren anaia

 neure bizitza neuk bakarrikan

 beharko det garraia

 nonbait kanpoan hartua dute

 berritasunan usaia

 nere bizitza eraberritzen

 beharko det orain saia

 ondo pentsatuz bazen oraintxe

 aldegiteko garaia

 

Andoni Egaņa

 


inprimatu