inprimatu
Leioa ertzetik entzun dezaket itsasoaren indarra
Izenburua:
Leioa ertzetik entzun dezaket itsasoaren indarra
Sinadura:
Egaņa, Andoni
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Egaņa, Andoni

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2038.zk.
Orrialdea:
4a

Leio ertzetik entzun dezaket itsasoaren indarra

 

Egaņa, Andoni

 

 1

 

 Leio ertzetik entzun dezaket itsasoaren indarra

 Olatu pilla nola lertzen dan braust eta braust barra barra

 Pcntsatze hutsak begietara ekartzen dedan negarra

 Momentu triste xamarra

 Eskegi nuen txamarra (bis)

 Ni bezetako gizon batentzat ez ote da zoritxarra

 Itsasoa hain hurbil izan da ohean egon beharra.

 

 2

 

 Sentimentuak loratzen zaizkit itsas ontzien irteran

 Arraiz beteta datozenean bapore hoien sarreran

 Ez dakit ziur nere barruko griņa normala ote dan

 Ez naiz aurkitzen primeran

 Bertan nahiago aukeran (bis)

 Hementxe nago itsas zabala begiz ikusteko eran

 Zenbat gorroto nuen lehen eta orai zenbat maite dedan.

 

 3

 

 Itsas barrura murgildu nintzen orduan nintzen mutiko

 Lanaren martxa sekula santan ez izan arren graziko

 Itsasoaren kontra hizketan ez nintzateke hasiko

 Larogei urte ta piko

 Ta naiz ez nagoen tinko (bis)

 Itsaso brai beiratu soilez ez det inola etsiko

 Nere eskutan balin badago ni ez naiz ohean hilko.


inprimatu