Bera begira nago amesti
Egaņa
Bera begira nago amesti
igande hilunabarrean,
Euskal Herria argi eta gordin
nere begien aurrean,
euskara ikasi nuen txikitan
amatxoren bularrean,
baina esukara galduaz doa
Euskal Herri zaharrean,
denon lanakin susper dezagun
gu jaio ginen lurrean.
Hemen goitikan hor bere aldea
dago hilun eta lauso,
orain beheruntza abiatzen naiz
azkar pausorikan pauso,
langabezia eta krisiak
herria gogor eraso,
gure herrian nahiz orain baden
milaka mila arazo,
denon izerdiz ta denon lanez
behar dun mailara jaso.
Hemen goitikan zer odeiertzak
hainbat asperen zizpuru,
gure herrian egun badira
hainbat eritzi aburu,
lana harturik oinarri bidez
lana harturik helburu,
paseagatik bide horretan
makinatxo bat aburu,
guk maite degu Euskal Herria
lortuko degu seguru.
|