Aspirinak ehun urte bete
Egaņa, Andoni
1
Aspirinaren gainean egin
nahi nuke gaurko saioa.
Alemaniako Leverkusen-en
orain ehun urte jaioa,
zuria, txiki ta borobila;
tramankulu arraioa,
ondoezari aurka egiten
benetan bitxo iaioa.
2
Hau da Lourdesko Amabirjiņan
mirarien parekoa:
arintzen digu tripakomina,
lepo ta bizkarrekoa,
belaun-junturen oinazea ta
berdintsu kaskarrekoa.
Horra bitxi bat merkea eta
efekto azkarrekoa.
3
Horra farmako bikain bat gure
minak kentzen dakiena,
hainbat gazte ta hainbat zaharri
mesede egin diena.
Aspirina da minen aurkako
burrukaririk finena;
gerra bakar bat galdu izan du:
aginetako minena.
4
Produkto txiki honen gainean
hara jendeak zer dion:
aspirinari esker badugu
nahiko ditxa ta zorion.
Etsai gogorrak irten zaizkio
Nolotil ta Otalidon,
baina halare aspirinaren
parekorik ez da inon.
5
Gazte jendea berez ibiltzen
da zirraren egarri ta
deskuidoren bat izan ezkero
zenbat zigor ta errita.
Antisorgailu gisara ere
hauxe inbentu polita,
ezetz hutsegin emakumeen
belaun.tartean jarrita.
6
Andre gajo bat bizi omen zen
hamasei haurren esklabo.
Mediku jaunak azaldu zion:
aspirinekin, akabo.
Ta galdetzean ea noiz hartu,
aurrez edo geroago,
erantzun zion: ordez hartuta
arriskurikan ez dago.
7
Inoiz edo behin oker badabil
gizasemeen makina,
ez al zara zu bere akatsa
ondo konpontzen dakina?
Nahiz zu ez izan Rayos X-a
edo ta penizilina,
zure txikian maite zaitugu
zorionak aspirina.