inprimatu
Hiru mendizaleei omenezko bertsoak
Izenburua:
Hiru mendizaleei omenezko bertsoak
Sinadura:
Egaņa, Andoni - Murua
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Egaņa, Andoni
Murua

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1296.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Hiru mendizaleei omenezko bertsoak

 

Egaņa - Murua

 

 EGAŅA

 

 Zoriona ta desgraziakin

 hauxe da hau kontrastea

 askotan ustel tokatzen zaigu

 guk egindako ustea.

 Ez ote dugu penagarria

 ez ote dugu tristea,

 zorionaren bila joanda

 heriotza trabestea (bis).

 

 Buelta emanda zorigaitzak

 atzetik zazta puņala,

 hara kolpetik non gelditu zen

 hiru hoien eginahala.

 Nik pentsatzen det nere lagunak

 arrazoi puska duela,

 beren ametsa ta hilobia

 berbera izan zirala (bis).

 

 Zenbaitentzako txoroak dira

 ta zenbaitentzako ero,

 holakorikan ez det uste nik

 jakina da honezkero.

 Baina malkorik isuritzerik

 inork ez beza espero,

 beren atseden eta pakea

 nonbait topatu ezkero (bis).

 

 MURUA

 

 Himalaiako mendi gainean

 zer zoritxar litekian,

 ari zitzaigun horma igotzen

 sasoian bete betian.

 Eta hil ziran gauza bat behintzat

 ba dut une egokian,

 hil ziradela gutxieneko

 maiteen zuten tokian (bis).

 

 Haiek joan dira ta tristuran

 arren ez gaitezen amil,

 guk badakigu jator zirala

 naturazale ta umil.

 Segurasko esango dute

 egon gaitezela trankil,

 naturazale ziraden eta

 naturarekin dira hil (bis).

 

 Natura zuten askatasuna

 berarentzako morrontza,

 kale zuloko bizimodua

 benetan urri ta hotza.

 Mendi gailur bat lortze hutsa zen

 bizi guztirako poza,

 bizia dugu holakoentzat

 jolasa ta heriotza (bis).

 


inprimatu