inprimatu
Unamuno'ri
Izenburua:
Unamuno'ri
Sinadura:
Echezarreta, Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Echezarreta, Jose

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
17.zk.
Orrialdea:
112

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Unamuno'ri

 

Echezarreta, Jose

 

 1

 

 Zure desiua ala

 izanagatik, Migel,

 gaur ezin biartu leike

 amorrairik igel,

 naiz zuk kopeta jarri

 illun edo goibel,

 euskadunak badegu

 edozeñek ainbat gibel.

 

 2

 

 Orain ematen dizut

 beste abisua

 gizon jakintsua izatia

 ezta prezisua;

 zu izan baziña gure

 eskola maisuba,

 gaur toki onian zegon

 gure euskera gaisua.

 

 3

 

 Zure desiua dala

 agonian dona iltzia,

 gerta leike zerorrire

 larri ibiltzia

 lotsa eman biar luke

 gauz'au aitatzia;

 ¡Ori da euskaldunak

 alkar maitatzia!

 

 4

 

 Euskaldunak ez degula

 alkar konprenditzen,

 ez zu baño leyalagoik

 ez bada etorritzen;

 gauden bezela erotiak

 ez nau ni arritzen,

 maisubak laguntza oberik

 ez badu jarritzen.

 

 5

 

 Zu jaiotako erriko

 zelai ta basuak

 ez dituzu zenbaitek

 beziñ gogotsuak;

 zu mundu ontara ekarri

 tako gurasuak

 komeni bada gora ditzala

 zeruko usai gozuak.

 

 6

 

 Ibilli izan baziña

 umil edo noble

 gaur zerrori bear zenduban

 Kantabriyan jabe;

 Euskal-erriyan jayotako

 aberats ta pobre

 alkar lagundutzia

 ez aldegu obe?

 

 7

 

 Ezin logratu dezu

 desio dezuna

 nik orain esango dizut

 komeni zaizuna

 txarkeriyai utzi ta

 artu ontasuna

 danok izandezagun

 alkar naitasuna.

 

 8

 

 Migel, ¿zertako daukazu

 gugana tirriya?

 Ezta errez zenbat gizon

 artutzen neurriya;

 zuk aitortu nai ezdezulako

 zere jatorriya,

 ¿lurperatu nai aldegu

 gure Euskal-erriya?

 

 9

 

 Bestek esanda etzuben

 sinistuko aldian

 ¿zertako asi neronek

 ikusiyan galdian?

 Amak edukitakuak

 bere sabelian

 zenbat olako ote gera

 mundu zabalian!

 

 10

 

 Zerez azkarra zerala

 jakintsu abilla,

 bañan topatzen dizut

 alderdi bat debilla;

 zuri gustua egiten

 dago nunbait zalla,

 gaur Euskal-errira ez etorri

 tonto askon billa.

 

 11

 

 Itz birekin ezta pagatzen

 lan egite galestiya

 gure inbiriz biziela

 gaur mundu guztiya;

 lenengo aitzera ematera

 etorritako egaztiya

 len usua zan eta

 orain Donostiya.

 

 12

 

 Zu guri kontra egiten

 etzera asiberriya,

 Otaño zanen paperetan

 nayo irakurriya;

 nik ez det ukatuko

 nere jatorriya,

 or konpon zaitez, Migel,

 ¡biba Euskal-erriya!

 


inprimatu