Zortzikoa
Echegaray, Jose Vicente
1.
Erderaren ondoren
Gerok ipiņia
Degu baratzgilleak
Zortziko berria:
Euskaldunaren kanta
Biotz pozgarria
Itz neurtu dantzarako.
Guztiz egokia.
2.
Uda berria eder
Agertu da aurten
Espaņia guztian
Denbora baņo len:
Lore gaiņ gaņeko bat
Jayo da Madriden
Biotzean daukagu
Legor ez dedien.
3.
Uda berri ederra
Gure doai ona
Dezu bigunzen otza,
Alaitzen eguna:
Garaiturik neguko
Gau luze illena,
Kanpoa loratzen ta
Poztutzen gizona.
4.
Uda berrian datoz
Pozturik choriak
Egun sentiarekin
Aundi ta chikiak:
Milla moduz aitortzen
Gure on zoriak
Arbola gaņetara
Kantari guztiak,
5.
Orain uda berrira
Urturik elurra
Sustraia samur dago
Indarrean lurra:
Guztia dator berde
Loratsu, ederra,
Aziya, landarea,
Osto ta belarra.
6.
Uda berriko dago
Baratza gurea
Eziņ arki diteke
Beste bat obea:
Belar onak oparo
Ugari lorea
Usaya gozo eta
Eder kolorea.
7.
Baratzan bertan degu
Egiņa, berrira .
Lore echolachua
Polita biziro
Naikeran egoteko
Udan egunero
Eraldicho batean
Nekatu ta gero.
8.
Ez gaude damachuak
Zubetzas aztubak
Lore mordo ederrak
Dauzkagu bildubak:
Belar usai gozoko
Aukeran batubak
Sortachoak egin ta
Zintakin lotubak.
9.
Artu jende maiteak
Donostiakoak
Oroipen aitormenak
Biotz gurekoak:
Egiazko naitasun
Borondatezkoak
Ezker on eta poza
Amoriozkoak.
|