Donostiako gazteak 1850garren urteko errege bezpera gauean
Echegaray, Jose Vicente
Marcha, edo ibil berdiņa.
Iru Errege Orientetik,
Datoz Belengo bidean,
Zeruko izar argi ederra
Lagun dutela aurrean:
Berak emanik argitasuna
Mesias jayo danean,
Berealase sinistu dute
Biotz osotik fedean.
Errege oek eman digute
Ejemplo ona gaur bertan,
Nola agertu, zer moduz egon,
Jesus onaren oņetan:
Eskatzen beti biotz barrendik
Gogoz ordu guztietan,
Gorde gaitzala bere grazian
Bizi geran egunetan.
Pastorela, edo artzai kanta.
Pozez, kontentuz,
Naikeran, eta
Guztiz umore onean,
Egondu giņan
Eche onetan
Onenzaroko gauean:
Gaur ere berriz
Onera gatoz
Adiskide on legean,
Zelebratzera
Errege eguna
Besperatikan pakean.
Jakin dezaten
Gure esker ona
Beti izan dala egia,
Adi bezate
Arretarekin,
Zabal bezate begia:
Ikus dezaten
Gure egin naya
Berontzat dala aundia
Soņua, kanta,
Jayotz-lekua
Guztia degu berria.
Zortzikoa.
Echekoai gau onak-
Emanik aurrena,
Zelebratzera gatoz
Errege eguna:
Berak bezela degu
Izarra laguna,
Adoratu dezagun
Gure Jesus ona.
Jai ona bezperatik
Degu gaur gazteak,
Batzuek soņuakin
Kantari besteak:
Ontarako gurekin
Datoz Erregeak
Lendanaz aitortuaz
Beron bondadeak.
Errege santu oek
Orientekoak,
Izan arren lenago
Mago legekoak:
Sinistatu dituzte
Obra on gaurkoak,
Argiturik beingoan
Izar zerukoak.
Beron umiltasunak
Digu erakutsi,
Gloria zerukoa
Nola irabazi:
Gaurdandikan ikasten
Bear degu asi,
Eta oitu bezela
Ez geroko utzi.
Koroa.
Beron agirandoaz
Onenzaroetan
Oroituko gerade
Gure egunetan:
Orduan etorria
Ez gaude damutan,
Ageri dan bezela
Oraiņ emen bertan.
|