inprimatu
Ezkontzeko promesa
Izenburua:
Ezkontzeko promesa
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
888.zk.
Orrialdea:
4

Ezkontzeko promesa

 

 1

 

 Orai zonbeit denbora, pentsatu gaberik,

 Ikusi izan nuen lili bat xarmantik.

 Ene begiak ziren hartaz xoraturik,

 Ene bihotza ere anhitz trublaturik.

 

 2

 

 Lili pollitik eta sasoin guzietan

 Errekontratu dizut bai orai artekan:

 Hek ikustearekin ez nuen sekulan

 Plazer bat hain eztirik nola zurekilan.

 

 3

 

 Primadera huntako gau ederño batez,

 Ilhargia zelarik, hedoirik bater-ez,

 Deliberatu nuen haratzea oinez,

 Tristezia khentzeko harekin egonez.

 

 4

 

 Bidea nuen segur aiserik pasatu,

 Amodioak hegalak berekin baititu:

 Zorionak ninduen han idurikatu:

 Ene lili maitea leihoan kausitu.

 

 5

 

 Inposible lizaiket hemen erraitea

 Enetako izan den memento handia:

 Zerurat itzulirik bere so eztia,

 Aratseko othoitzan zelarik jarria!

 

 6

 

 Ez ninduen ikhusten, gorderik bainintzan.

 Eta erran neraukon hari hurbiltzean:

 - «Oi, ez zaitela izi ni hunat jitean,

 Hunat jen izan bainaiz xede onekilan.

 

 7

 

 Oi zu edertasunez ziren bethia

 Primaderako lili ororen prinzia,

 Barka diezadazu ene ausartzia:

 Zure othoitz kartsua hola trublatzia!»

 

 8

 

 Ene ganat zituen begiak itzuli

 Erraiten zaudalarik boz ezti batekin:

 - «Ez nuzu, ez, trublatzen orai ni segurki.

 Zu zintudan gogoan othoitzan artsik!»

 

 9

 

 - «Este bihotzak ez du, erranen dut klark

 Zu ikhusiz geroztik, trankilitaterik

 Zure orhoitzapenak nau segitzen bethi:

 Gauza hori nerautzun zuri erran nahi!»

 

 10

 

 - «Jainkoak nahi zuen, duda gaberikan,

 Su-gar bera sor zadin gure bihotzetan.

 Nik ere berehala maitatu zintudan,

 Amodio fidelaz ezin dudarikan.»

 

 11

 

 Hain eztiki entzunez hura niri mintzo,

 Aingeru baten boza zautan enetako.

 Eskuak ginituen erran partitzeko,

 Promes fidelekilan elgar izaiteko.


inprimatu