inprimatu
Ezkontzeko promesa
Izenburua:
Ezkontzeko promesa
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
688.zk.
Orrialdea:
4

Ezkontzeko promesa

 

 1

 

 Orai zonbeit denbora pentsatu gaberik

 Ikusi izan nuen lili bat charmantik:

 Ene begiak ziren lilluraz betherik,

 Ene bihotza ere hainitz trublaturik.

 

 2

 

 Lili frango pollitik sasoin guzietan

 Errekontratu dizut bai orai artean:

 Hek ikhustearekin ez nuen sekulan

 Plazer bat hain eztirik nola zurekilan.

 

 3

 

 Primadera huntako gau ederño batez,

 Ilargia zelarik, hedoirik baterez,

 Deliberatu nuen partitzea oinez

 Tristezia kentzeko harekin egonez.

 

 4

 

 Bidea nuen segur aiserik pasatu,

 Amodiuak hegalak berekin baititu.

 Zorionak ninduen han idurikatu,

 Ene lili maitea leihoan kausitu.

 

 5

 

 Inposible lizaiket hemen erraitea,

 Enetako zoinen zen amiragarria,

 Behakoa zerura nola itzulia,

 Zelarik arratseko othoitzian jarria!

 

 6

 

 Ez ninduen ikusten, gordea bainintzan,

 Hurbildu bainintzaion hitz hauk erraitean:

 «Ez zaitezela izi ene presentzian,

 Hunat jin izan bainaiz desir onekilan!

 

 7

 

 O zu edertasunez zirena bethia,

 Primaderako lili ororen printzia,

 Barka diezadazu ene ausartzia,

 Zure othoitz kartsua hola trublatzia.»

 

 8

 

 Ene ganat zituen begiak itzuli,

 Erraiten zaudalarik boz ezti batekin:

 «Ez nun ez trublatzen orai ni segurik,

 Zu zintudan gogoan othoitzen artetik!

 

 9

 

 Ene bihotzak ez du, erranen dut klarki,

 Zu ikhusiz geroztik trankilitaterik:

 Zure orhoitzapenak nau segitzen bethi;

 Gauza hori nerautzun zuri erran nahi.»

 

 10

 

 «Jainkoak nahi zuen duda gaberikan,

 Sugar bera sor zadin gure bihotzetan:

 Nik ere berehala maitatu zintudan,

 Amodio fidelaz ez in dudarikan.»

 

 11

 

 Nik hura entzutean hain gochoki mintzo,

 Aingeru baten boza zautan enetako.

 Eskuak ginituen eman partitzeko,

 Promes fidelekilan elgar izaiteko.


inprimatu