inprimatu
Ezkilak airosikan ari ziren kantuz
Izenburua:
Ezkilak airosikan ari ziren kantuz
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1201.zk.
Orrialdea:
5

Ezkilak airosikan ari ziren kantuz

 

 1

 

 Ezkilak airosikan ari ziren kantuz

 Beren boz ozenekin denak komitatuz

 Bozkaria zitezen heieri juntatuz

 Apez berri bazela Jaunaren mandatuz

 

 2

 

 Apez gaztea Jaunak bere zerbitzari

 Ahal guziz emana denen arimeri

 Eskualdun zintzo eta ere pilotari

 Beso-puxantekoa: nola bentzu hari.

 

 3

 

 Geroztik igan dire berroitamar urte

 Ezkil berak ber gisan, kantuz ari zaizte

 Orduko apez hura oraino da gazte

 Zeren Jainkoa baitu beti berdin maite.

 

 4

 

 Bai Hazparnek bai Haltsuk eta Milafrangak

 Zure ongi-eginez izan tuzte frogak

 Helen guzien agur eta goresmenak

 Egun eder hunekin zaitzu eskainiak.

 

 5

 

 Zure bihotza baita su-garra iduri

 Beroz bai-eta argiz emana deneri

 Errumes ta aberats, haundi eta ttiki

 Haren baitan guziek badukete toki.

 

 6

 

 Galernen ondotikan zerua argitzen

 Uhar tzarrak oraino lorea edertzen

 Zuk duzun larderiak bagitu zafratzen

 Gure on hura baizik ez duzu bilatzen.

 

 7

 

 Jaunaren artzain ona zuri gur'eskerrak

 Gaur zure inguruan gaude gu emanak

 Agian egun batez zeruko ezkilak

 Gu guziekin betan eginen tu kantak.


inprimatu