inprimatu
Ez narama, Jauna, Zu maitatzera
Izenburua:
Ez narama, Jauna, Zu maitatzera
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: P.F. de Elizondo)
Egilea(k):
P.F. de Elizondo

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
65.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ez narama, Jauna, Zu maitatzera

 

 

 Ez narama, Jauna, Zu maitatzera

 Zuk neri agindutako Zerubak,

 Ez beldurgarrizko Deabrutegiyak

 Obererako bideak uztera.

 Kupitzen nau, Jauna, Zu ikusteak

 Gurutzean josi-ta isekatuba,

 Gorputz guziya oso zaurituba

 Eta zure Eriyotz eta nekeak.

 Zu maitatzeko ez det bear zerutik,

 Ez eta beldurtzeko Deabrutegirik.

 Biyak baleude ere kendurik

 naiko nizuke biyotz suz beterik,

 eskatu gabe nik beste saririk

 zure maitetasun gozoa bakarrik.

 


inprimatu