inprimatu
Euskal musikaren itxaropena
Izenburua:
Euskal musikaren itxaropena
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1811.zk.
Orrialdea:
7

Euskal musikaren itxaropena

 

 1

 

 Arnasa, ahotsa, bihotza,

 gizasemeak biltzeitu kantatzear

 Gogoa badihoa gora,

 musikaren hegaletan zerura

 

 2

 

 Gure Euskal Herrian,

 Bizkairaino Xuberotikan,

 Nafarroaraino Arabatikan,

 Lapurdin ere ta Gipuzkoan

 beti kantuz adierazi dira

 gure errainetako asmo sakonak

 Kantatuz beti

 Euskal Herri gurea bizi bedi.

 

 3

 

 Zoriontsua du

 musikarekin bizi dena,

 honen xarmantasun osoa

 xurrupatzen dun gizasemea.

 Gogoa aberastuko zain,

 bihotza arraiki biguinduko.

 Zoriontasun

 handia izango du betirako.

 

 4

 

 Txistuaren otsaz,

 bolin-gozoarekin dantzan,

 bertsolariak entzutean,

 triki-trixaren soinu biziaz,

 zirrara batek astintzen gaitu,

 argi berri bat azaltzen zaigu.

 Dantza ta kantan,

 bizitzak merezi duela agerizen da.

 

 5

 

 Atsegin handietan,

 bai eta ere atsekabetan

 bizitzaren une guzlietan,

 baldin musika badago gertu,

 lasaitasunak hartuko gaitu,

 itxaropena izango dugu.

 Musikari esker

 bizitza gertatuko zaigu eder.

 

 6

 

 Taldeska murritzetan,

 banaka ta multzo ugarietan,

 banda ta orkesta nagusietan,

 doinu berri edo zaharretan,

 hots fin liluragarriak dira

 erritmo sarkorrarekin lotzen.

 Hotsa, erritmoa;

 biongandik musika sortu bait da.


inprimatu