inprimatu
Etsipena. Atsulai-ko Amaren oinetan
Izenburua:
Etsipena. Atsulai-ko Amaren oinetan
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
885.zk.
Orrialdea:
4

Etsipena Atsulai-ko Amaren oinetan

 

 

 1

 

 Mendiak bethe hedoiez,

 Oihan errekak daude beltz:

 Begiak altxatzen ditut: zeruetan izar mat ez!

 Nihon ez duket gozorik, ilhun bainago bihotzez.

 

 2

 

 Enetzat ez da egunik,

 Nihoiz ere iguzkirik!

 Ez hila, eta halere hobian nago bizirik;

 Ez, enetzat gehiago zeruak ez du argirik!

 

 3

 

 Habil, habilkit, bizia!

 Urrunt adi, gezurtia!

 Atseginak agindu-ta, minez bethe nauk guzia;

 Habil, utzak, utz, gorphutz hau orotarik biluzia!

 

 4

 

 Lore guziak arrantze,

 Uki guziak oinhaze!...

 Ni naiz ama ganik sorthu jasaiteko hunenbertze?

 Ez da enetzat izanen ez ganbio, ez eztitze...

 

 5

 

 Atsulai mendi guinean,

 Iguzki eder denean,

 Kapera bat ageri du bi harri beltzen artean;

 Elhurra ez zen hain xuri gan den negu-bihotzean.

 

 6

 

 Boz bat ethorri zait handik,

 Gabaz lo nindagolarik;

 Entzun ez dut behin ere hain kantu xarmagarririk:

 Ene bihotza pilpiraz gelditu da zoraturik.

 

 7

 

 - Nor da niri mintzo dena?

 Eztiki deitzen nauena?

 - Ni naiz, minen gozatzaile, Arrantze gaineko Ama!

 Oi haur inkoniatua, laster egizu ni gana...

 

 8

 

 - Zeru goratik lurrera,

 Arrantze baten gainera,

 Gure Ama guziz ona, bihotz ezti, bihotz bera,

 Zu zure jautsi zarena gizonen kontsolatzera.

 

 9

 

 Hemen naiz zure oinetan,

 Dena nigar uharretan;

 Ama ona, har nezazu othoi urrikalmendutan;

 Gaixtaginen asperrari gorde zure besoetan...


inprimatu