inprimatu
Espos Gaztieri kontseilu
Izenburua:
Espos Gaztieri kontseilu
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1855.zk.
Orrialdea:
5

Espos Gaztieri kontseilu

 

 1

 

 Gizon aberats baten semeak aitari zion galdegin

 Hogoi eta lau urte baditut bizi naizela zurekin

 Atzo oneski solas egin dut dama gazteño batekin

 Dote on batez ni laguntzia zindukeia zuk atzegin.

 

 2

 

 Aita on harek erraiten dio: «to bi miliun urretan»

 Hoitaz bertzalde izanen dituk hiru miliun lurretan

 Bainan gauza bat erraiten dauiat, semia, hire onetan

 Dirua gatik gizonak gizon izan behar dik obretan.

 

 3

 

 Ontasunean igeri baitzen etxeko seme bakarra

 Espos laguntzat hautatu zuen nexka gazte bat beharra

 Bainan ondikotz ahantzi zuten aitaren erran zuhurra

 Laster hixtu zen hekien zorte aberats eta ederra.

 

 4

 

 Urte bat gabe erraiten dio alabak here amari

 Zertako ote behatu naiz ni aberatsaren famari

 Urusa nahiz esposatu niz dirudun handi jaunari

 Geroztik nigarra dut edari ta urrikia janari.

 

 5

 

 Amak! Zer uste dun dela haurra ezkontza hortan sartzea

 Ala kaderan jarri eta han kantuz gitarra gotzea

 Ez dakina hik arrosak ere baduela arrantzea

 Estatu guzietan bakotxak badin here gurutzea.

 

 6

 

 Beren ait'amen kontseilu onez noizbeit zirenian orhoitu

 Gogoeta onak zinez eginik Jainkoa zuten otoiztu

 Harek zituen zorigaitzetik zorionerat gidatu

 Bizitze uros berri batean orduan ziren finkatu.

 

 7

 

 Berentzat ala Jainkoarentzat xede onetan baitziren

 Elgarrekilan bihotz fidelez gauza orotan bat ziren

 Ezkondu eta ez zuten uste zirela luzaz biziren

 Espos maiteak, aingeru eder, egun urtetan hil ziren.

 

 8

 

 Gertakai horrek emaiten dauku esenplu on bat guri hor

 Jasaitekorik ez duenikan munduan ez baita nihor

 Bat bertziaren zorigaitzetan izan gitetzen jasankor

 Ongi eginen saristatzeko Jainkoa ez da ahanzkor.


inprimatu