inprimatu
Espos gazteak
Izenburua:
Espos gazteak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
712.zk.
Orrialdea:
4

Espos gazteak

 

 1

 

 Gizon aberats baten semeak, aitari zion galdegin:

 «Hogoi eta lau urthe baditut, bizi naizela zurekin;

 Atzo oneski solas egin dut dama gazteño batekin:

 Dothe on batez ni laguntzea, zindukeia zuk atsegin?»

 

 2

 

 Aita on harek erraiten dio: «To bi miliun urhetan!

 «Hoitaz bertzalde izanen dituk hiru miliun lurretan!

 Bainan gauza bat erraiten dauiat, semea, hire onetan:

 Dirua gatik gizonak gizon, izan behar dik obretan.»

 

 3

 

 Ontasunean igeri baitzen etcheko seme bakarra,

 Espos laguntzat hautatu zuen nechka gazte bat beharra;

 Bainan ondikotz ahantzi zuten aitaren erran zuhurra:

 Laster histu zen hekien zorte aberats eta ederra.

 

 4

 

 Urthe bat gabe erraiten dio alabak bere amari:

 «Zertako othe behatu naiz ni, aberatsaren famari?

 Urusa nahiz, esposatu niz, diru-dun handi jaunari;

 Geroztik nigarra dut edari; eta dolua janari!»

 

 5

 

 Amak: «Zer uste dun dela, haurra, ezkontza hortan sartzea,

 Ala kaderan jarri-eta han kantuz gitarra jotzea?

 Ez dakina hik, arrosak ere baduela arrantzea?

 Estatu guzietan bakotchak badin here kurutzea!»

 

 6

 

 Biak penetan gertatu ziren, jaun-andre espos gazteak:

 Negu beltzaren iduriko, han, egunak eta asteak...

 Diru-dun bainan, gostu kiretsa bizitziaren hasteak!

 Diruak baino gehiago du bethi balio bakeak.

 

 7

 

 Beren ait'amen kontseilu onez, noizbeit baitziren orhoitu,

 Gogoeta onak zinez eginik, Jainkoa zuten othoiztu

 Harek zituen zorigaitzetik zorionerat gidatu;

 Bizitze uros berri batean orduan ziren finkatu.

 

 8

 

 Berentzat ala Jainkoarentzat chede onetan baziren,

 Elgarrekilan bihotz fidetez, biak orotan bat ziren

 Ezkondu-eta, ez zuten uste zirela luzaz biziren

 Espos maiteak Aingeru eder ehun urthetan hil ziren!

 

 9

 

 Kondaira horrek emaiten dauku, esemplu on bat guri hor,

 Jasaitekorik ez duenikan, munduan ez baita nihor.

 Bat bertzearen zorigaitzetan izan gitezen jasankor.

 Ongi-eginen saristatzeko, Jainkoa ez da ahanzkor!


inprimatu