inprimatu
Eskual-Herriko choko batean...
Izenburua:
Eskual-Herriko choko batean...
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
317.zk.
Orrialdea:
4

Eskual-Herriko choko batean...

 

 1

 

 San Inacio lepotik,

 Bikilometra eginik,

 Sara ageri jadanik,

 Laster bidea hartu-ta ezker

 Aniotzia lehenik. 

 Churi ta gorri izanik,

 Nahiz den orai itsurik;

 Den bezala maite dut nik!

 

 2

 

 Etchetik bichta ederra

 Dugu Sararen gainera,

 Segur ainitzen gustura.

 Etiza eta arrabotea

 Karrika erdian dira,

 Etche ainitz ingurura

 Denak bilduak multchura.

 Dira heien gerizara...

 

 4

 

 Sara herri famatua

 Kampotterrak maitatua

 Ainitzen pausa-lekua,

 Urrundik bethi jiten zaizkigu

 Nahiz hartu deskantsua,

 Izanik ere dirua,

 Egin dezagun kasua,

 Batzuk dukete kutsua...

 

 5

 

 Baditu Sara herriak

 Bazterrak choragarriak

 Eginak Jainko maitiak.

 Larun mendia eta leizeak;

 Larre, zelhai-ta mendiak,

 Ferde dauden oihandiak, 

 Bide berri, uso-teiak,

 Sarako dire guziak!

 

 6

 

 Gure Auzo-herrietan

 Udan dira geienetan

 Besta igande guzitan.

 Gure plazetan ikusten dira.

 Gazteak hari pilotan,

 Gero dantza jauzietan.

 Mutchiko-ta fandangotan,

 Min ez delarik zangotan...

 

 7

 

 Bethi «arako Izarra»k,

 Moldatuz besta ederrak,

 Harrotzen ditu bazterrak...

 Pleka partida, pertsulariak,

 Zikiro jaen, konkurrak;

 Bortz egunez hor bakarrak,

 Frechkoak eta mochkorrak...

 Dira ibili beharrak...

 

 8

 

 Beraz gure jostatuko,

 Bastak dire denendako,

 Sanoki libertitzeko.

 Hor ezagutzak egiten dira

 Neska muthilen arteko;

 Bainan dugu kaustuko,

 Gure burua zainduko,

 Gazte garbi egoiteko!

 

 9

 

 Biba Sarako bestak!

 Zueri oi! esku zariak

 Liberti, eskualdunak!

 Nahi du Jainko onak!


inprimatu